HERRI KIROLAK
EUSKATLOIA
Herri Kiroletako familiarik handienetakoa da Euskatloia.
2018an, 35 urteren ondoren, Euskal Pentatloia berreskuratu zen, eta zazpi urte geroago, berritzen saiatzen jarraitzen dugu, gure sustraiak errespetatuz, baina baita proiektu berriak gehitzeko gogoarekin ere..
80 kirolarik baino gehiagok osatutako familia gara, gehienak euskaldunak, baina segobiarrak, asturiarrak eta abar ere badaude.
Zazpi urte hauetan gogor lan egin dugu emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren alde, baita etorkizun handiko gazteen alde ere.
Orain arte Euskal Pentatloia eta Euskal Duatloia antolatu izan ditugu baina 2025 urterako eskeintza zabaldu egin nahi dugu.
EUSKAL
PENTATLOIA
5 modalidadez osaturiko txapelketa, Harri-jasotzea, Giza-proba, Aizkoa, Txingak eta Korrika
EUSKAL
DUATLOIA
Aizkora eta korrika osatzen duen txapelketa. Aizkora zutik eta etzanda egin behar izaten dute.
BESTELAKOAK
Urte guztian zehar Erakustaldiak eta kirolarien arteko desafioak antolatzen ditugu.
HERRI
KIROLAK
80+
KIROLARI
30+
BABESLE
100+
EKITALDI
7000+
JARRAITZALE
100.000+
IKUSLE

KIROLTASUNA
Kiroltasuna, funtsean, jokoaren arauak errespetatzea da. Baina kontzeptu nobleak ere biltzen ditu, hala nola adiskidetasuna, aurkariarekiko errespetua eta kirol-espiritua.

BERDINTASUNA
Kirolari guztiek aukera berdinak izan ditzaten lan egin dugu, beren sexuari eta adinari begiratu gabe, eta bide beretik jarraituko dugu.