Txikia
txapeldun

GUKA - Azpeitia

Azken aizkora saioan hartu dio aurrea azkoitiarrak ordura arte aurreneko postuan zegoen Zalduari, eta azken korrika itzulian ateratako zaparradan borobildu du proba (23:22). Zumarragakoak eman du ezustekoa, haren lanak Saralegiren aurretik amaitu baititu (23:42). Eneko Saralegi sailkatu da hirugarren. Txikia IV.a gustura agertu da egindako lanarekin eta "arriskatu beharra" sentitu duela aitortu du.   

Azkoitira doa 2025eko I. Mailako Euskal Duatloiko txapela. Azken unean egoerari buelta emanda, Julen Alberdi Txikia IV.a izan da nagusi, egin beharreko lanak 23 minutun eta 22 segundon osatuta. Aurreikuspen guztien kontra, bigarren sailkatu da Xabier Saldua, txapeldunari 20 segundoko aldea aterata (23:22), eta Eneko Saralegi hirugarren (23:57). Azken hori bazegoen txapela irabazteko faborioen artean, baina bigarren txandan sorpresa eman du Zalduak. Izan ere, zumarragakoak irabazi du bigarren txanda, Oier Kañamaren, Ibai Soroaren eta Xuban Kañamaresen aurka gailenduta. Hirugarren txanda bukatu baino minutu gutxi lehenago, bazirudien Zaldua izango zela aurtengo txapelduna. Azkenean, Txikia IV.ak laugarren aizkora saioan aurrea atera du, finalaren atarian nahi zuen bezala, "korrikan galdutakoa aizkoran irabazita". 

Bigarren Mailakoan estreinatu zuten formatu berriarekin jokatu dute finala Azpeitiko zezen plazan, 17:30ean puntuan hasita. 45 ontzako enbor bat etzanda eta neurri bereko beste bat zutik ebaki ondoren, 500 metro korrika egin dituzte lehian aritu diren hamabi kirolariek, lana lau aldiz errepikatuta. 

Lehen txandan, Ugaitz Mugertza, Arkaitz Jauregi, Eneko Saralegi eta Joseba Otaegik neurtu dituzte indarrak. Eneko Saralegiren eta Mugertzaren artean estu egon da lehia, baina Saralegik nagusi izatea lortu du. Oier Kañamares, Ibai Soroa, Xabier Zaldua eta Xuban Kañamares aritu dira bigarrengoan. Azken eta hirugarrengoan, berriz,  Julen Kañamares, Julen Alberdi, Jokin Urretabizkaia eta Eloy Corchero. Alberdi aurretik joan da txanda osoan zehar, eta indarrak ondo bilduta, txapeldun bukatu du proba. 

Sari banaketaren aurretik egindako adierazpenetan azaldu duenez, gustura gelditu da egindako lanarekin, eta egoera zein zen ikusita "arriskatu beharra" sentitu duela aitortu du. Zalduak "izugarria" egin duela adierazi du, hark ere Mugertza eta Saralegi baitzituen begiz jotako aurkariak. Azkoitikoak etxekoei eta senideei eskaini die txapela, baita duela urte batzuk galdu zuen Oier lagunari ere. 

GUKA

Maialen Etxaniz @maialn_ @gukagara

Argazkiak

Maider Ginea

I.MAILAKO EUSKAL DUATLOIA

EKAINAK 8 - 17:30h AZPEITIA

II. Mailako EUSKAL DUATLOIA

Argazkiak

II. Mailan parte hartuko duten kirolariak

EUSKAL DUATLOIA 2025

Bi kategori egongo dira:

II. MAILAKO EUSKAL DUTALOIA : lehen 6 sailkatuak, ekainean Lehen mailan parte hartuko dute

I. MAILAKO EUSKAL DUATLOIA: 6 kirolari daude bertan

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.